Maisor Esperientziak

ANTXOAK EGITEN IKASTEKO TAILERRA

Antxoa ona jatea gustuko duen horietakoa bazara, esperientzia ahaztezina eskaintzen dizugu. Izan ere, Kantauriko antxoa oliotan egiteko lanketa prozesuan parte hartu ahal izango duzu, modu tradizional eta artisauean lan eginez.

Ondoren, egindako antxoa horiek etxera eramateko aukera izango duzu.

Tailerra Getariako produktu tradizionalenak dastatuz amaituko dugu: antxoa, hegaluzea eta txakolina.

*Familientzako egokia

(*) Hitzorduak  +34 943 140 993 telefonoan.
Informazio gehiagorako:  info@maisor.com.

taller MAISOR

OBRADORERA BISITA ETA GETARIAKO PRODUKTUEN DASTAKETA

Arrain kontserbak izugarri gustatzen bazaizkizu, ez galdu bisita hau. Getariako gure obradore txikian antxoa oliotan, bokeroia, berdela, etab. nola prestatzen ditugun kontatuko dizugu.

Antxoa xerrak salazoian prestatzeak nolako esku-lana duen konturatuko zara eta, ausartzen bazara, ondoren jango duzun zure antxoa xerra prestatu dezakezu.

Bisita Getariako produktu tradizionalenak dastatuz amaituko dugu: antxoa, hegaluzea eta txakolina.

*Familientzako egokia

(*) Hitzorduak  +34 943 140 993 telefonoan.
Informazio gehiagorako:  info@maisor.com.

ANTXOA XERRATU ETA DASTATZEKO ZERBITZUA, EKITALDIETARAKO

Getariako antxoa jaki gozoa eta dotorea da ezkontza edo ekitaldi batean aperitibo gisa eskaintzeko. Gainera, gure artisau-eskuak, banan-banan antxoa xerrak garbitzen ikustea, ahosabaiarentzat ez ezik, bistarentzat ere ikuskizun ederra da. Aukera originala eta autentikoa zure gonbidatuak harrituta uzteko eta entretenitzeko. 

Lehengai onenak aukeratu ditugu kontu handiarekin, kalitate goreneko antxoa xerrak prestatzeko; elikagarriak, gozoak eta osasuntsuak. Antxoa guk geuk aukeratzen dugu udaberrian, momentu onenean, Getariako lonjan; eta ondoren, 6 eta 8 hilabete bitartean kontserbatzen dugu mimoz, eta ondo zaindutako heltze prozesuarekin.

Ekitaldian zehar, banan-banan, labanaz, kontu handiarekin prestatzen ditugu antxoa xerrak gonbidatuen begiradapean , teknika tradizionalak jarraituz eta dastaketa espektakulu bilakatuz.

Prezioa: eskatuiguzu aurrekontua.
Noiz: Urte guztian zehar.

(*) Hitzorduak  +34 943 140 993 telefonoan.
Informazio gehiagorako:  info@maisor.com.