Kantauri itsasertzean, Getariako portu pintoresko eta famatuan dago gure etxea: ITSAS MENDI – Gutiziak. Bertan, antxoa kontserbak egiten ditugu artisau
eran, garaiko arrain freskoa abiapuntu hartuta.
Getariara etortzen zarenerako, dendaren ondoan dagoen gure lantegia
bisitatzera gonbit egiten zaitugu. Ikusi ahal izango duzunez, bertan
lanean ari diren emakumeek banan-banan prestatzen dituzte antxoa
xerrak, tradiziozko ohiturei zehatz-mehatz jarraituz.
Horrela bakarrik lor daiteke maila goreneko kontserba, kalitatezko kontserba.